XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onartutako eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrendaren onarpenari dagokion Langilegoaren Kudeaketako zuzendariaren Erabakian onartu edo ezetsiko dira aurkezten diren erreklamazioak.

Erabaki hori, era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, zerrenda ziurtatuak agerian non jarri diren adieraziz.

4.4. Errekurtsoak

Erabaki horren aurka interesdunek errekurtso arrunta jarri ahal izango dute, Hezkuntza Administraziorako sailburuaren aurrean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Bostgarrena.- Hizkuntza eskakizunen egiaztapena.

5.1. Irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuko 11. atalean ohartemandakoaren arabera (apirilaren 2ko EHAA), horretarako berariazko probak burutuz egingo da hizkuntza-eskakizunen egiaztapeana.

Hala ere, proba horiek egitetik salbuetsita egongo dira HE1 edo HE2 hizkuntza-eskakizunen jabe direla egiaztatzen duten lehiatzaileak eta, aipatutako Dekretuko xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ohartemandakoarekin bat etorriz, hizkuntza-eskakizun berriekin homologatutako edo parekatutako hizkuntza-egiaztapenen baten jabe direla egiaztatzen duten lehiatzaileak, baldin eta Dekretu hori indarrean jarri aurretik (1993ko apirilaren 3a) lortutakoak badira.

HE1a egiaztaturik izango dute IGA (Irakasgaitasun-aitormena) edo GUMA (Gutxienezko maila) irakasgaitasun iragankorraren jabe direnek.

HE2a egiaztaturik izango dute EGA (Euskararen Gaitasun-Agiria) hizkuntza-gaitasunerako egiaztagiriaren edo balio bereko egiaztagiri edo diplomen, EITren Euskaraz Irakasteko Trebetasun-Aitormena) jabe direnek eta dagokien titulazio akademikoa euskarazko espezialitatearen bidez lortzen dutenek.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu eta lehiakide direneko lanpostua lortzeko hizkuntza-gaitasunik ez duten lehiatzaileek, halaber, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko berariazko probetara ez aurkeztea erabakitzen dutenek edo aurkeztu arren eskakizun hori egiaztatzea lortzen ez dutenek prozesua gainditu dutela aitortu ahal izango da, eta 3 urtetako epea izango dute lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko, eta derrigortasun-epe atzeratua duten lanpostuetara sartuko balira, dagokion lanpostu-zerrendan finkatzen den epea izango dute.

Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duenez, aipatutako Dekretu hori indarrean jartzean hezkuntza-administrazioa titular deneko ikastetxeen sarean bat egite bidez bitarteko funtzionario gisa sartu diren irakasleek, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko berariazko probara aurkeztu direlako edo aurretik aurkeztu izan ez direlako, hizkuntza eskakizunik egiaztatzea lortzen ez dutenek, hautaketa-prozesuan segitu ahal izango dute eta ondoren zehazten diren epeak izango dituzte, jatorrizko egoeraren arabera, adierazten diren eskakizunak egiaztatzeko: